Gari González
8
20 vistas
  • Información
  • Exportar
  • Añadir a
#11×12 kanpaña estatu espainolaren barruko nazio zapalduetako ikasle antolakunde ezberdinen iniziatibaz sortu zen. Antolakundeok aldarrikapen komun batzuk ditugu inposatua dugun marko administratibo komuna dela medio eta gazte langile klasean kokatzen baitugu guru burua. Ikasle zapalduak gara.

Gure helburua 2012ko urriaren (X) 11n ikasle mobilizazio bat sustatzea da. Estatu espainolaren punta batetik bestera hedatuko den mobilizazio erraldoia burutuko dugu gobernu zentraletik inposatu nahi zaigun hezkuntza eredu zentralista salatzeko. Guzti hau internazionalismotik eta herrien arteko elkartasunetik.

"Comunicado 11×12" lehioan ikasle antolakunde ezberdinok sinatutako manifestu bateratua topatuko duzue. Hasiera orrian, aldiz, nazioz nazio burutzen joango diren ekimen eguneratuak azaltzen joango dira.

0 comentarios